Elhuyar zientziaren komunikazioa

Txerri ekologikoak

2001/05/09 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Txerri-hazkuntza intentsiboak ingurugiroan kalteak eragiten ditu, sortzen dituzten hondakinetako fosforo-kantitate handiak ura kutsatzen duelako. Gehiegizko fosforoaren ondorioz, uretako landareak asko ugaritzen dira eta horrek oxigeno-maila jaistea eragiten du. Orduan, uretako animalia eta landareak hil egiten dira, ez baitute arnasteko behar adina oxigenorik.

Fosforoa ezinbestekoa da animalien hazkuntzarako, baina hegaztiek eta txerriek fosforo organikoa oso gaizki asimilatzen dutenez, fosforo ez-organikozko gehigarriak ematen zaizkie ohiko elikadurarekin batera. Hondakinekin kanporatutako fosforoak eragiten dituen poluzio-arazoei irtenbidea emateko, Kanadako Guelph Unibertsitateko ikertzaile batzuek genetikoki eraldatutako txerriak haztea proposatzen dute.

X. Goñi.

Txerri transgeniko horiek, listuan duten entzima bati esker, fosforo organikoa degradatzeko gaitasuna dute. Listu-guruinek entzima hori ekoitzi ahal izateko, Escherichia coli bakterioa erabiliz, ikertzaileek fitasa entzima kontrolatzen duten geneak sartu dituzte txerrien genoman.

Bakterioaren fitasak listu-guruinetan duen jarduera aztertzeko, txerrien gorotzean kanporatutako fosforoa neurtu zuten eta txerri arrunten gorotzean azaltzen den fosforo-kantitatea baino % 11 gutxiago zela ikusi zuten. Ikertzaileen ustez, emaitza oso ona da eta, ingurugiroan sortzen duen arazoa konpontzeaz gain, lortutako arrakastak beste gene batzuekin ikertzeko bidea irekitzen du.

Dena dela, orain beste arazo bati egin behar diote aurre: kontsumitzaileek animalia transgeniko baten haragia onartuko al dute?

0.0/5 rating (0 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Edizioak

Fisika eta metafisika. Denaren zergatiaren bila
Fisika eta metafisika. Denaren zergatiaren bila
15,20€Erosi
Simon Bloom, grabitatearen zaindaria
Simon Bloom, grabitatearen zaindaria
13,30€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

CC BY-NC-ND cc by-nc-nd 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna