Elhuyar zientziaren komunikazioa

Testosteronak berekoikeria areagotzen duela frogatu dute

2012/02/08 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

testosteronak-berekoikeria-areagotzen-duela-frogat

Ikerketa baliagarria izango da ulertzeko zer eragin duten pertsona menderatzaileek taldeko erabakietan. - Arg. Elhuyar Fundazioa

Odoleko testosterona-mailak pertsonen jokabidean eragiten duela frogatu dute Londresko Unibertsitateko ikertzaileek. Zehazki, berekoi jokatzera bultzatzen duela ikusi dute. Ikertzaileen esanean, emaitzak baliagarriak dira “ulertzeko zer eragin duten pertsona menderatzaileek taldeko erabakietan”.

Orain arte, taldeko erabakietan eragina duten mekanismo biologikoak ulertzeko ikerketetan, elkarlana sustatzen duten faktoreei jarri izan zaie arreta. Hala, ikusi dute oxitozina hormonak lankidetzan jarduteko joera areagotzen duela. Orain, testosteronak kontrako eragina duela erakutsi dute.

Horretarako, 17 boluntario-bikote aztertu dituzte, denak emakumeak. Bikoteek proba batzuk egin behar izan zituzten; proba haietan, emaitza hobeak lortzen zituzten elkarlanean arituz gero, eta halaxe jokatu zuten bikote gehienek. Alabaina, erdiei testosterona-injekzio bat eman ondoren, testosterona jasotakoek jokabide berekoia erakutsi zuten, bikotearen kaltetan izan arren.

Ikertzaileek argitu dute ikerketan emakumezkoek bakarrik hartu dutela parte, gizonezkoek berez testosterona-maila altua dutelako, eta, kanpotik emanez gero, gorputzak berezko ekoizpena jaisten duelako. Hori dela eta, gizonezkoei testosterona injektatuta ere, ez da hormonaren maila igotzen odolean. Proceedings of the Royal Society B. aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

Eman zure botoa:
5.0 / 5 (1 bozka guztira)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Edizioak

Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban
Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban
16,15€Erosi
Finantza-ekonomiaren hastapenak. Burtsa
Finantza-ekonomiaren hastapenak. Burtsa
10,45€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna