Elhuyar zientziaren komunikazioa

Pinguinoak espaziotik

Satelitez egindako pinguinoen lehen erroldak uste baino populazio handiagoa dagoela erakusten du

2012/04/19 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

pinguinoak-espaziotik
Arg. Sandwichgirl

Pinguino enperadorearen zazpi kolonia berri topatu dituzte biologoek satelitetik egindako argazkiak erabilita. Azken estimazio horren arabera, 595.000 ale ikusi dituzte, azken erroldako kopuruaren bikoitza gutxi gorabehera. Biologoen ustez, horrek ez ditu bertan behera utzi behar espeziea kontserbatzeko kanpainak, populazio handi horrentzat klima-aldaketa mehatxua baita.

Populazioaren datuak nazioarteko biologo-talde batek aurkeztu ditu satelitez egindako lehen erroldaren barruan. Orain arte, animalia horien populazioa argazkien bidez kalkulatu izan da; animalia sozialak dira, hau da, koloniatan bizi dira, handiak dira, eta, lehorrean daudenean, ez dira ia mugitzen. Baina koloniak dauden tokietaraino joan behar izateak zailtzen du lana. Horregatik egin dute errolda sateliteko irudiak erabilita. Satelitetik ateratako argazkiak pansharpening teknikaren bitartez tratatu dituzte irudia handitzeko.  Bereizmen handiko irudi normalak eta bereizmen txikiko beste irudi batzuk, espektroaren tarte ez ikusgaiaren maiztasunekin hartutakoak, konbinatzen ditu teknika horrek. Teknikaren bitartez, kolonien argazkietan, pinguinoak, itzalak eta guano-orbanak bereizi ahal izan dituzte, errore-maila oso handia izan gabe: 80.000 pinguinoren gorabehera egon daiteke populazioaren azken datuetan.

Satelite-irudien bidezko errolda egiteak aukera eman die biologoei koloniak sistematikoki bilatzeko. Diotenez, teknika hori erabilita jarraipena egingo diote hemendik aurrera populazioaren eboluzioari.

4.2/5 rating (5 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Edizioak

Biziaren sarea ehuntzen
Biziaren sarea ehuntzen
15,20€Erosi
Fisika Jostagarri
Fisika Jostagarri
18,05€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

CC BY-NC-ND cc by-nc-nd 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna