Elhuyar zientziaren komunikazioa

Munduko zubirik garaiena, zerutik ikusita

2005/01/05 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Irudian, Frantziako Erdialdeko Mendiguneko Tarn bailaran inauguratu duten Millau biaduktua ikusten da. Paris Mediterraneoarekin lotzen duen bidea errazteko egin dute zubia, eta munduko garaiena da; hain zuzen ere, Tarn ibaiaren gainetik 270 metrora igarotzen da. Zazpi zutabek eusten diote zubiari, eta 2.460 m luze da. Zubiaren gainaldea egiteko erabili duten altzairuaz bakarrik, lau Eiffel dorre egin ahal izango lirateke.

Datu horiek nahikoak dira zubia zer handia den ikusteko. Baina, hala ere, inork zalantzarik balu, jakin dezala irudi hori satelitez hartuta dagoela. Europako Espazio Agentziaren Proba sateliteak hartu zuen 2004ko abenduan bereizmen handiko kamera baten bidez. Kamera horrek zuri-beltzeko irudiak lortzen ditu, eta bost metroko bereizmena du espazioan. Han goitik zubia handia ikusten bada, atera kontuak nolakoa izango den bertatik bertara!

Gehiago jakiteko, egin klik ESAren orrian.

0.0/5 rating (0 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Edizioak

Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban
Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban
16,15€Erosi
Finantza-ekonomiaren hastapenak. Burtsa
Finantza-ekonomiaren hastapenak. Burtsa
10,45€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

CC BY-NC-ND cc by-nc-nd 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna