Elhuyar zientziaren komunikazioa

Immunologia-sistemarentzat ikusezin izateko mekanismoa argitu dute

2011/11/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

immunologia-sistemarentzat-ikusezin-izateko-mekani

Odoleko zelulen argazki bat. Globulu gorrien artean, T zelulak daude. Arg. NCI

Mikroorganismo batzuk ikusezinak dira immunologia-sistemarentzat. Orain, mikroorganismoek ahalmen hori nola lortzen duten jakin dute Washingtongo Unibertsitateko ikertzaile batzuek.

Gakoa T zelulen trebakuntzan dago. T zelulak immunologia-sistemaren zelula espezializatuak dira, eta timoan trebatzen dira, nolabait esateko. Alegia, han ikasten dute antigenoak bereizten.

Alabaina, orain ikertzaileek frogatu dute T zelulek kolonean ere jasotzen dutela trebakuntza. Hala, ikusi dute koloneko T zelulen errezeptoreak bestelakoak direla, timoan heldutako T zelulekin alderatuta. Horrez gain, frogatu dute hesteetako bakterioen eraginez direla desberdinak, eta horri esker direla bakterio horiek ikusezinak T zelulentzat.

Ikerketa saguekin egin badute ere, ikertzaileek uste dute pertsonetan ere antzeko zerbait gertatzen dela. Are gehiago, haien iritziz, ikerketa baliagarria izan daiteke kolitis ultzerosoaren eta Crohnen gaixotasunaren jatorria ulertzeko.

Nature aldizkarian eman dute ikerketaren berri. Dena dela, ikertzen jarraituko dutela adierazi dute ikertzaileek, susmoa baitute badagoela mekanismoren bat, bi bakterio-motak bereizteko, kaltegarriak eta ez-kaltegarriak. Mekanismo hori aurkitzea da, beraz, ikertzaileen helburu nagusietako bat.

Eman zure botoa:
4.0 / 5 (1 bozka guztira)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Edizioak

Hipokratesen aforismoak
Hipokratesen aforismoak
4,75€Erosi
Finantza-ekonomiaren hastapenak. Burtsa
Finantza-ekonomiaren hastapenak. Burtsa
10,45€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna