Elhuyar zientziaren komunikazioa

Gorilak eta gizakiak, uste baino antzekoagoak

Gorilaren genoma deskodetuta, giza genomaren oso antzekoa dela ikusi dute

2012/03/26 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

gorilak-eta-gizakiak-uste-baino-antzekoagoak
Gorila bat, bere habitatean. - Arg. Elhuyar Fundazioa

Gorilaren genoma deskodetu eta aztertu dute nazioarteko zenbait erakundetako ikertzaileek elkarlanean, eta ikusi dute, gure ahaide hurbilena txinpantzea bada ere, genomaren zati batean (% 30ean) gizakiak antzekotasun handiagoa duela gorilekin txinpantzeekin baino.

Gorilaren genoma ezagutzeak beste espezieenarekin alderatzeko aukera ekarri du. Eta gizakiarenarekin eta txinpantzearenarekin alderatuta, eboluzioaren gako batzuk argitu dituzte. Hain zuzen ere, alderdi horretan jarri dute arreta Nature aldizkarian argitaratu duten artikuluan.

Adibidez, jakin dute, eboluzioan, gorilak duela 10 milioi urte aldendu zirela txinpantzeengandik eta gizakiengandik. Horrez gain, ikusi dute zentzumenen bidezko pertzepzioarekin, entzumenarekin eta garunaren garapenarekin lotutako geneen eboluzioa oso azkarra izan dela hiruretan, baina, bereziki, pertsonetan eta goriletan. Horrek hitz egiteko gaitasunarekin zerikusia izan dezakeela uste dute ikertzaileek.

Gorilaren genoma deskodetzea giza espeziea eta eboluzioa ikertzeko baliagarria izateaz gain, gorilentzat ere onuragarria izatea espero dute ikertzaileek. Izan ere, espeziea galtzeko arriskuan dago, eta egin duten lanak haiekiko sentiberatasuna areagotzeko balio izatea nahiko lukete.
5.0/5 rating (2 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Edizioak

Enpresen sorrera EAEn XXI. Mende-atarian
Enpresen sorrera EAEn XXI. Mende-atarian
12,35€Erosi
Bi kulturak
Bi kulturak
11,40€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

CC BY-NC-ND cc by-nc-nd 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna