Elhuyar zientziaren komunikazioa

Garunean energiaren ekoizpena nola erregulatzen den argitu dute

Ikerketa horretako argazki bat Nature Neuroscience aldizkariaren apirileko zenbakian argitaratu dute

2012/05/09 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Garunean energiaren ekoizpena nola erregulatzen den argitzen laguntzen duen ikerketa bat argitaratu dute EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Nagore Puente eta Pedro Grandes neurozientzialariek Nature Neuroscience aldizkarian.

garunean-energiaren-ekoizpena-nola-erregulatzen-de
Pedro Grandes eta Nagore Puente EHUko neurozientzialariak Arg. EHU

Ikerketa horretan, garuneko cannabinoide-errezeptore nagusia identifikatu dute neuronetako mitokondrioetan, CB1 errezeptorea, hain zuzen ere. Ezustekoa izan da, leku horretan hori egotea ezinezkotzat jotzen baitzuten adituek. Eta ez hori bakarrik. Ikerketak, horrez gain, azaldu du CB1 errezeptoreak funtsezko zeregina daukala mitokondrioen jarduera nagusiaren erregulazioan: energia-ekoizpenaren erregulazioan.

 Giza garunak, gorputzaren guztizko pisuaren % 2 bakarrik izan arren, organismoak ekoitzitako energiaren % 20 kontsumitzen du. Garuneko energia hori mitokondrioak hornitzen du, eta, zelula guztietan bezalaxe, mitokondrioa funtsezkoa da zelulek, kasu honetan neuronek, jarduteko eta bizirauteko. Gertatzen dena da, neuronetako mitokondrioak txarto funtzionatzen badu, garuneko ondorioak larriak izan daitezkeela.

“Ameriketako Estatu Batuetan egin zen biltzar batean, Bordeleko Unibertsitateko Marsicano doktoreak eta nik pasilloan izan genuen elkarrizketa bat izan zen ikerketa horren guztiaren hasiera. Zientzian, batzuetan, horrela sortzen dira ideiak”, kontatu du Grandesek.

5.0/5 rating (1 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Edizioak

Enpresen sorrera EAEn XXI. Mende-atarian
Enpresen sorrera EAEn XXI. Mende-atarian
12,35€Erosi
ARMIX max-mix
ARMIX max-mix
11,40€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

CC BY-NC-ND cc by-nc-nd 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna