Elhuyar zientziaren komunikazioa

Gainazalean irudiak proiekta ditzaketen ukipen-lenteak sortu dituzte

Untxietan probatu dituzte lentillak, eta ez dute hauteman albo-ondoriorik

2012/02/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

gainazalean-irudiak-proiekta-ditzaketen-ukipen-len

Untxi bat, gainazalean irudiak proiekta ditzakeen lentearekin. Arg. Washingtongo Unibertsitatea

Washingtongo Unibertsitateko eta Finlandiako Aalto Unibertsitateko ikertzaile-talde batek gainazalean irudiak proiekta ditzaketen ukipen-lenteen prototipoak sortu dituzte. Oraingoz, pixel bakarra du gailuak, baina, ikertzaileek adierazi dutenez, nahikoa da funtzionatzen duela frogatzeko. Azkenean, mezu motzak zuzenean erabiltzaileen begian bistaratu ahal izango direla diote.

"Lehenengo aldiz lortu dugu bizirik dagoen begi batean jarritako pantaila bat kablerik gabe elikatzea eta kontrolatzea", adierazi du Babak Parviz Washingtongo Unibertsitateko ingeniaritza elektrikoko irakasleak. Izan ere, sortutako lenteak untxi bizien begietan probatu dituzte, eta, Journal of Micromechanis and Microengineering aldizkarian adierazi dutenez, ez dute albo-ondoriorik hauteman untxien begietan.

Informazioa kablerik gabe jaso eta bistaratzeko, ukipen-lenteak, batetik, antena bat du kanpoko iturri batetik energia jasotzeko. Bestetik, zirkuitu bat du integratuta jasotako energia hori gordetzeko eta zafirozko txip garden batera transmititzeko. Txipak, azkenik, LED urdin bat du, milimetro-heren bateko diametrokoa. Gaur-gaurkoz, inon jarri gabe, metro bateko distantziatik jaso dezake lenteak beharrezko energia. Untxiaren begian jarrita, berriz, bi zentimetrora egon behar du energia-iturriak.

Eman zure botoa:
0.0 / 5 (0 bozka guztira)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Edizioak

Quantum
Quantum
16,15€Erosi
Zientzia guztiz arduragabea!
Zientzia guztiz arduragabea!
11,40 €Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna