Elhuyar zientziaren komunikazioa

EHUk zientzia-dibulgazioko bilduma bati ekin dio

2003/12/15 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ostiralean aurkeztu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak zientzia-dibulgazioko bildumaren lehenengo liburua, Oliver Sacks ospetsuaren Antropologo bat Marten.

Zientzia Irakurle Ororentzat esan diote bildumari, ZIO, eta helburua argia da: zientzien inguruko gaiak guztien eskura jartzea, euskara egoki, bizi eta erakargarrian. Horretarako, mundu zabalean arrakasta izan duten liburuak argitaratuko dituzte.

Bildumako lehen liburua Oliver Sacks egile ospetsuaren Antropologo bat Marten izan da. Zientzia-dibulgazioaren alorrean, maila goreneko autorea da Oliver Sacks neurologoa, oso irakurria eta mundu guztian ezaguna. Haren obra batzuk zinemara eta antzerkira ere eraman dira: Iratzarraldiak eta Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizona, besteak beste.

Antropologo bat Marten liburuan, Sacks-ek buruaren berezko akatsez zein ezbeharrezkoez hitz egiten du, autismoaz eta beste zenbait eritasunez nahiz sindrome ezezagunago batzuez; haietatik ikas dezakeguna, halako arazoak dituztenen penak eta pozak, ezinak eta dohainak aztertzen ditu. Eta, guztiaren gainetik, gizakia bera agertzen du, bere paradoxekin.

EHUko Euskara Zerbitzuko Juan Garzia Garmendia eta Iñaki Ugarteburu Gastañares dira bildumaren zuzendariak, eta lehenengo liburu hau Xabier Olarrak euskaratu du. Bildumaren diseinua, berriz, Antton Olariagarena da.

Bilduma Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera argitaratuko dute.

Eman zure botoa:
0.0 / 5 (0 bozka guztira)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Edizioak

Fisika Jostagarri
Fisika Jostagarri
18,05€Erosi
Platonen urmaela. Lapurtutako giltzaren bila
Platonen urmaela. Lapurtutako giltzaren bila
13,30€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna