Elhuyar zientziaren komunikazioa

Eguzki-izpiak, eraikinen barnealdera

2011/06/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

Eguzki-izpiak, eraikinen barnealdera
2011/06/01 | Elhuyar

Argi naturalaren bitartez pabiloiak argiztatzen dituen sistema bat diseinatu dute Agustin Revuelta eta Ivan Rodriguez argiketariek, hura barrualdera garraiatzeko hodi oso islatzaileak eta zuntz optikoa baliatuta. Santurtziko San Jorge Lanbide Heziketako Institutuko ikasle ohiak dira biak, eta INAR izena jarri diote proiektuari.

Hodi-formako aluminiozko eta plastikozko argizuloen bitartez biltzen du eguzki-argia sistema honek. Argizulook kupula-formako egitura dute goialdean, eta hortik sartzen da argi naturala, zuloan behera. Hala, hodiaren barrualdea ispilu islatzailez josita dagoenez, eraikinaren barrualdera garraiatzen dute argia. Industria-nabeetarako eta lantokietako gune komunetarako pentsatuta dago sistema, eta egun argitsua (eguzkitsua izan beharrik ere ez du) izate hutsa aski da ikusmenari atsegina zaion argiztapena lortzeko, fokurik piztu beharrik gabe. Horrenbestez, argi artifiziala gauez besterik ez da erabili behar, eta, ondorioz, % 80ra arte murriztu daiteke elektrizitatearen kontsumoa.

Bizkaian antolatzen duten Enpresari saria irabazi du aurten INARek. Hain zuzen ere, izen bereko enpresa sortu dute Revueltak eta Rodriguezek, eta haren funtzionamenduaz argibideak emateko erakustoki bat instalatzeko asmoa dute uda aurretik, San Jorge Institutuan bertan. Izan ere, argiztapen naturalari lotutako aplikazioek orain arte ez dute oihartzun handirik izan Euskal Herrian, lehendik egon badauden arren (Australian garatu zuten aurrenekoa, 1989an).

1
276
2011
6
012
Energia berriztagarriak
Albisteak
20
Eman zure botoa:
0.0 / 5 (0 bozka guztira)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Edizioak

Euskal Herriko aurpegiak
Euskal Herriko aurpegiak
9,50€Erosi
Bi kulturak
Bi kulturak
11,40€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna