Elhuyar zientziaren komunikazioa

C hepatitisaren sagu-eredua lortu dute

2011/09/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

Rockefeller Unibertsitateko ikertzaileek C hepatitisaren sagu-eredu bat egitea lortu dute. Immunologoen esanean, sagu-eredu hori izatea mugarri bat izango da gaixotasunaren aurkako ikerketan, urte luzez aritu baitira eredu egoki baten bila, eta orain arte ez dute lortu.

C hepatitisaren birusak txinpantzeak eta pertsonak bakarrik infektatzen ditu, espezie horien gibelek dituzten zelula espezializatu batzuen bitartez. Espezializazio hori oztopo handia izan da ikertzaileentzat, laborategian erabiltzen diren gainerako animaliak erresistenteak baitira birusarekiko.

Sagu-eredu bat lortzeko ahaleginetan, giza gibelak dituzten saguak hazten saiatu dira ikertzaileak, ingeniaritza genetikoa erabilita. Alabaina, bide horrek ez du arrakastarik izan, zailtasun teknologikoak direla medio.

Oraingoan beste bide bat probatu dute ikertzaileek: sagu-zelulak eraldatu dituzte, birusa hartzeko gai izan daitezen. Horretarako, pertsonok birusarekiko sentiberak egiten gaituzten faktore batzuk kodetzen dituzten bi giza gene sartu dizkiete saguei. Horri esker, saguek ere gaitza harrapatzen dute.

Nature zientzia-aldizkarian argitaratu dute lana.

1
278
2011
9
006
Bioteknologia; Medikuntza
Albisteak
8
Eman zure botoa:
0.0 / 5 (0 bozka guztira)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Edizioak

Hodeietan
Hodeietan
13,30€Erosi
Armand David, pandaren aita
Armand David, pandaren aita
17,10€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna