Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bikingoen eguzki-harria

Ipar-orratza asmatu baino lehenagoko nabigazioaren sekretua

2012/01/01 Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

bikingoen-eguzki-harria

Guy Ropars fisikariak kaltzita-kristal bat zurezko ontzi batean sartuta egin du Eguzkiaren posizioa jakiteko balio duen "eguzki-harria". Arg. Guy Ropars

Zientzialariek argitu dute bikingoen sekretu handi bat: zer den eguzki-harria, egun lainotsuetan nabigatzeko tresna misteriotsua. IX. eta X. mendeetan, bikingoen nabigazioak Eguzkia zuen gidari, ipar-orratza artean asmatu gabe baitzen. Baina egun lainotsuetan zailagoa zen orientatzea, eta "eguzki-harri" bat erabiltzen zuten, bikingoen Saga Nordikoko agiri zaharretan esaten denaren arabera. Dena dela, agiriek ez zuten zehazten zer zen harri hura.

1967an, Thorkild Ramskou arkeologo daniarrak proposatu zuen nabigazioan orientatzeko sekretu zientifikoa argiaren polaritatea detektatzea dela, detekzio horretatik argi-izpiak nondik datozen ondorioztatu baitaiteke. Harria kaltzita-kristal bat izan zitekeen, oso ohikoa baita Eskandinavian. Gerora, zientzialariak saiatu dira argitzen nola igar daitekeen Eguzkiaren posizioa kaltzitaren bitartez, egun lainotsu batean.

Azken saioa Rennes 1 Unibertsitateko Guy Ropars fisikariak egin du. Eguzki-harri bat egin du, kaltzita-kristal bat zurezko ontzi batean sartuta, eta teknikaren zehaztasuna neurtu du; haren neurketen arabera, Eguzkiaren posizioa % 1eko errorearekin zehaztu daiteke, baita ilunabarrean Eguzkia sartu ondoren ere. Adituek bikingoen eguzki-harria kaltzitazko kristala zelako frogatzat hartu dute neurketa hori.

Eman zure botoa:
0.0 / 5 (0 bozka guztira)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Zientzia.net-en

Erreferentziazko webguneetan

Edizioak

Armand David, pandaren aita
Armand David, pandaren aita
17,10€Erosi
Euskal Herriko aurpegiak
Euskal Herriko aurpegiak
9,50€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

CC BY-NC 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna