1994/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Alemaniako Dresde hiriko museoak bertara hurbiltzen direnei oso bisita bitxia eskaintzen die. Izan ere, edozein ibil daiteke giza-belarriaren barnean. Pertsonen entzumen-organoa eskala handian molde bidez prestatu dute eta jendea belarriak barruan dituen gela, tinpano eta gainerako elementuak bertatik ikusiz ibil daiteke. Barne-belarriko puntu bakoitzean soinua nola jasotzen den ere simulatu dute.
Saioa hasi iruzkinak uzteko.
CC BY-NC-ND
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra