Elhuyar zientziaren komunikazioa

Azkenean, gaur espazioratu dute Dragoi ontzia

SpaceX konpainiak lortu du transbordadoreen ordezkoa izan litekeen kapsula bat espazioratzea

2012/05/22 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

azkenean-gaur-espazioratu-dute-dragoi-ontzia

Dagoeneko lortu dute: lehen aldiz joan da espazio-ontzi pribatu bat ISS espazio-estaziora. Gaur goizean espazioratu dute SpaceX enpresako Dragon zamaontzia. Lehen bidaia hau probakotzat hartu dute; NASAk lagundutako proiektua da, Dragon eta beste ontzi pribatu batzuekin ordezkatu nahi dituztelako dagoeneko erretiratu dituzten transbordadoreak.

Hegaldian, Falcon 9 suziriak garraiatu du Dragon kapsula atmosferatik irten arte. Orbitan sartu da, eta eguzki-panelak zabaldu ditu, eta ISSrako bidean dago. ISSko beso robotiko batek hartuko du, eta estazioaren laborategiarekin akoplatzen lagunduko dio. ISSko astronautek aterako dute zama, eta, gero, Dragon Lurrera itzuliko da. Planifikatutakoaren arabera, apirilaren 30ean jaurti behar zuten Dragon kapsula Cañaveral lurmuturretik, baina, batetik, azken uneko test batzuk egin ahal izateko eta, bestetik, Falcon 9 suziriaren motor baten arazoak zirela, jaurtiketa bi aldiz atzeratu behar izan zuten. Azkenean, maiatzaren 22an jaurti dute.

Probako hegaldia tripulatu gabekoa izan zen, eta ISSra eraman zituen 1.181 kilo zamatatik, 660 kilo Lurrera bueltan ekarri zituen. SpaceXko Elon Musk diseinatzailearen arabera, hiru urteko epean lortuko dute misio tripulatua bidaltzea ISSra. Maiatzeko hegaldia zen horretarako egin behar zuen lehen urratsa.

 

2.0/5 rating (1 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Edizioak

Bioteknologiaren aurrerapen osasungarria eta jasangarria
Bioteknologiaren aurrerapen osasungarria eta jasangarria
15,20€Erosi
Fisika eta metafisika. Denaren zergatiaren bila
Fisika eta metafisika. Denaren zergatiaren bila
15,20€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

CC BY-NC-ND cc by-nc-nd 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna