2012/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Luis Calçada portugaldarra da, baina Munichen bizi da, Alemanian. "Lanekoekin ingelesez egiten dut", esaten du barrez, "nire alemana oso txarra da". Baina gizon bizkorra da; astronomoa eta artista da, eta bi espezialitate horiek konbinatuz egiten du lan.
Munichen dihardu lanean ESO erakundeak bertan duelako Education and Public Outreach izeneko saila; alegia, hezkuntzaz eta dibulgazioaz arduratzen den taldea. ESO ( European Southern Observatory ) Europako astronomiaren ikerketarako nazioarteko erakunde publiko bat da; dagoeneko, munduko teleskopio handienetako batzuk eraiki ditu, eta are teleskopio handiagoak eraikitzeko bidean dago. Calçadaren saila erakunde handi horren funtzionamenduaren osagai txiki bat da. "Erakunde oso zabala da. Ingeniariak ditugu; haiek teleskopioak diseinatzen eta egiten dituzte. Gero, zientzialariak daude, teleskopio haiekin unibertsoa ikertzen dute. Eta, azkenik, gure taldea dago".
Calçadaren lana da zientzialarien lana publikoari helaraztea irudien bitartez: "Zientzialarien eta hiritarren arteko zubi-lana egiten dugu. Beraz, gure lana ikerketaren emaitzekin hasten da. Zientzialariak guregana datoz, eta esaten digute zer emaitza argitaratu nahi dituzten publiko orokorrarentzat". Batzuetan, kontrako bidea ere izaten da; alegia, komunikazio-taldekoak zientzialariengana joaten dira argitaratzeko zerbait interesgarria ote duten galdetzera. Eta hortik abiatzen da ilustratzailearen lana: "Zientzialariek ikerketen emaitzak kontatzen dizk
(....)
Eduki hau Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian argitaratutakoa da. Osorik irakurtzeko, Elhuyar aldizkariaren harpideduna izan behar duzu, eta, horrenbestez, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren webgunean eskuratu ahal izango duzu osorik. Bestela, martxotik aurrera izango duzu eskuragarri Zientzia.net-en.
Saioa hasi iruzkinak uzteko.
CC BY-NC
2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra