Elhuyar zientziaren komunikazioa

775. urteko gertaera kosmiko baten zantzuak zuhaitzen eraztunetan

2012/06/06 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

775-urteko-gertaera-kosmiko-baten-zantzuak-zuhaitz
Arg. Arpingstone

775. urtean izan zen energia handiko gertaera kosmiko baten eragina detektatu dute Japoniako ikertzaileek zuhaitzen eraztunetan. Bi zedro japoniarren eraztunak aztertu dituzte, eta ikusi dute 774tik 775era osatu zen eraztunean karbono-14 kantitatea asko handitzen dela. Hala, Naturen argitaratu dute atmosferako karbono-14ak gora egin zuela gari horretan.

Atmosferan karbono-14a sortzen da erradiazio kosmikoaren eraginez sortutako neutroiak nitrogeno-14arekin elkartzean. Eguzki-ekaitzek eta supernobek igorritako erradiazioak eragin dezake hori, baina bi aukera horiek baztertu dituzte ikertzaileek. Izan ere, karbono-14aren igoera hori eragiteko, inoiz ezagutu ez den bezalako eguzki-erupzio erraldoi bat beharko zatekeen, eta horrek bestelako ondorioak ere izango zituzkeen (besteak beste, sekulako aurorak, eta ozono-geruza suntsitzea). Eta supernoba baten kasuan ere, egunez ere ikusteko moduko izar berri bat sortzeaz gain, oraindik X izpien edo irrati-uhinen bidez detektatzeko modukoa behar luke. Halakorik ezagutzen ez denez, ikertzaileek ezin izan dute karbono-14aren igoeraren arrazoia zehaztu.
5.0/5 rating (1 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Edizioak

Langabeziaren aurka: bankugintzaren garrantzia
Langabeziaren aurka: bankugintzaren garrantzia
19,00€Erosi
Bioteknologiaren aurrerapen osasungarria eta jasangarria
Bioteknologiaren aurrerapen osasungarria eta jasangarria
15,20€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

CC BY-NC-ND cc by-nc-nd 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna