Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ilunabarra ISStik

2010/10/01 Iturria: Elhuyar aldizkaria

Argazki guztiak ikusi

Honelako ilunabar ederrak ikusten dira Nazioarteko Espazio Estaziotik (ISS). Indiako Ozeanoaren parean ateratako argazkia da;  koloreek agerian uzten dituzte atmosferaren geruzak.

Lurraren kurbadura erakusten du horizonteak, eta, haren gainean, laranja biziz ageri da troposfera. Geruzarik dentsoena da. Atmosfera osoaren masaren % 80 du, 6-20 km bitarteko lodieran. Bertan dago arnasten dugun airea, eta bertan gertatzen dira fenomeno meteorologiko gehienak. Argazkian hainbat laino ilun ikusten dira.

Troposferaren gainean, zurixkago, estratosfera dago. 50 km-raino heda daiteke, eta geruza horretan dago izpi ultramoreez babesten gaituen ozonoa. Jarraian, urdin ikusten dira goi-atmosferako geruzak, kanpoko espazioaren beltzean desagertu arte.

Egunean 16 egunsenti eta ilunabar ikusten dituzte ISSeko astronautek. Izan ere, abiadura handian dabiltza Lurraren bueltan: 28.000 km/h. Abiadura horretan, adi egon beharra dago honelako argazkiak ateratzeko, ilunabarrak segundo gutxi batzuk baino ez du irauten eta!

0.0/5 rating (0 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Edizioak

Finantza-ekonomiaren hastapenak. Burtsa
Finantza-ekonomiaren hastapenak. Burtsa
10,45€Erosi
Enpresen sorrera EAEn XXI. Mende-atarian
Enpresen sorrera EAEn XXI. Mende-atarian
12,35€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

CC BY-NC-ND cc by-nc-nd 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna