Elhuyar zientziaren komunikazioa

Zientzia eta teknologia gazteen begietan

Data: 2012/03/30
Ordua: 09:00
Lekua: Donostia

Zer pertzepzio dute gazteek zientzia eta teknologiari buruz? Hori jakiteko, 2011. urtean Elhuyar Fundazioak, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin batera, Euskal Herriko gazteek zientzia eta teknologiari buruz duten pertzepzioaren azterketaegin du. Ikerketaren helburu nagusia izan da Euskal Herriko gazteek zientziaren eta teknologiaren gainean zer-nolako bizipen, iritzi, jarrera eta portaera dituzten neurtzea.

Azterketaren emaitzen berri emateko eta horiei buruzko hausnarketa egiteko, “zientzia eta teknologia gazteen begietan” mintegia antolatu dugu. Egileek ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte, eta ondorioak azalduko. Zientzia eta teknologia gazteengana hurbiltzeko proiektuak ezagutuko ditugu (horietako bat Alemaniako Lörrach hirikoa), eta parte-hartzaile guztion iritzia ezagutzeko aukera izango dugu.

Zientzia eta teknologia gazteengana hurbiltzen diharduten erakunde, elkarte eta pertsonei zuzenduta dago ekimena. Hitzordua martxoaren 30ean da, Donostiako San Telmo museoan, 9:00etatik 13:40ra.

Informazio gehiago

0.0/5 rating (0 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Egutegia

2013 - Maiatza
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Edizioak

Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban
Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban
16,15€Erosi
Enpresen sorrera EAEn XXI. Mende-atarian
Enpresen sorrera EAEn XXI. Mende-atarian
12,35€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

CC BY-NC-ND cc by-nc-nd 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna