Elhuyar zientziaren komunikazioa

Roald Hoffman kimikako Nobel saridunaren hitzaldia: "Zientziaren hiru perspektiba Kulturan”

Data: 2012/06/12
Ordua: 19:30
Herria: Bilbo

Roald Hoffmann kimikako Nobel saridunak guztioi irekitako hitzaldia eskainiko du AlhóndigaBilbaoko auditoriumean. Hoffmannen hitzaldiak amaiera bikaina emango dio 2012ko “Yes Future” zientziaren komunikazio programari. DIPC, Euskampusek eta AlhondigaBilbaok antolatu dute hitzaldia.

1981ean, Roald Hoffmannek Kenichi Fukui-rekin partekatu zuen Kimikako Nobel saria, erreakzio kimikoen bilakaerari buruz egindako lan teorikoagatik. Baina zientziaren mundutik haratago, Hoffmannen ibilbidea oso berezia da, izan ere, zientzia dibulgatzaile bikaina izateaz gain, leku bat lortu du literaturaren, poesiaren eta filosofiaren alorrean.

Roald Hofmmannek kimikari begiratzeko modu ezberdina eskainiko die bertaratzen direnei, beti ere haren dimentsio artistiko eta psikologiko nabarmenduz. Pertsonok kimikari begiratzeko ikuspuntu anbibalentea izan ohi dugu; hau da, kimika onuragarritzat eta kaltegarritzat jotzen dugu, aldi berean. Guzti hori izango da, hain zuen ere, Nobel sariak landuko duen gaia. Hitzaldia ingelesez izango da, eta nahi duenak aldi bereko interpretazioa eskuragarri izango du. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik gonbidapena jaso behar da AlhóndigaBilbaoko infopuntuan.

Informazio gehiago

0.0/5 rating (0 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Egutegia

2013 - Maiatza
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.net

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Edizioak

Langabeziaren aurka: bankugintzaren garrantzia
Langabeziaren aurka: bankugintzaren garrantzia
19,00€Erosi
Simon Bloom, grabitatearen zaindaria
Simon Bloom, grabitatearen zaindaria
13,30€Erosi

Elhuyar sarean

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

Elhuyar.org-en menua

CC BY-NC-ND cc by-nc-nd 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna